XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leucopaxillus paradoxus (Cost. ampamp;. Duf.) Bours.

Eusk.: Bitigar horiska. Fr.: Leucopaxille paradoxal.

Leucopaxillus generoa Tricholomataceae familiakoa da.

Perretxiku hauen esporak zuriak eta leunak dira, amiloideak edo garatxo amiloidez puntuztatuak.

Perretxiku zuriskak dira gehienetan.

Ez dute eraztunik.

Clitocybe lodi baten itxura dute, bere orriak zuriskak eta, gutxi gorabehera, dekurrenteak baitira.

Azkazalez aise askatzen dira txapeletik.

L. paradoxus-en txapelak 10 cm-rainoko diametroa du.

Hasieran ganbila da eta gero laundua edo ia laundua.

Ertza biribilkatua.

Txapeleko azala matea eta lehorra, hasieran zuriska eta gero horiska-okreska, baina ertza zurbilagoa.

Orriak hertsiak, makotuak, kolore zuriska eta kremaren tartekoak, dekurrente antxak eta txapeletik erraz askatzen direnak.

Hanka mardula da, ia erraboilduna oinaldian, txapelaren kolorekoa baina beheko aldetik ilunagoa.

Mami lodi eta trinkoa, kolore zurikoa.

Sclerodermek duten antzeko usaina eta zaporea, hasieran geza baina gero mingots samarra.

Espora zuriak, garatxo amiloidez apainduak eta arrautza formakoak.

Mediterranio-klimako perretxikua da eta Nafarroa, Araba, Burgos eta Soria aldeko hegoaldeko artadietan ateratzen da.

Ezaugarri nagusiak hauek dira: neurri ertaina, txapeleko azal horiska eta lehorra, eta orri dekurrente samarrak.

Jangarri ona da, baina kontuz ibili Entoloma lividum-ekin (149 or.) ez nahasteko.

Azken honek irin usaina du eta orri ez-dekurrenteak.

Araban, Bitigarra edo Blanquilla izenez ezagutzen duten beste Leucopaxillus zuria bildu ohi dute, larreetako txilar artean ateratakoa.

Jangarria da.